Gizartea -
Hezkuntza
Erkidego gehienek 'errebaliden' aurka egingo dute gaur berriro
Autonomietako ordezkariek eta Hezkuntza ministroak bilera egingo dute gaur.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Gobernuko jarduneko Hezkuntza ministroa erkidegoetako ordezkariekin batzartuko da gaur, eta, besteak beste, Lehen Hezkuntzaren, DBHren eta Batxilergoaren amaieran egin beharreko azterketak hartuko dituzte hizpide. Hamabi erkidego aurka izango ditu ministroak eztabaida horretan.
Aste honetan, hain justu, PPren esku dauden erkidegoetan Lehen Hezkuntzako hirugarren eta seigarren mailetako "errebalidak" egin dituzte.
Aitzitik, Nafarroan, Katalunian eta PSOE gobernuan duten erkidegoetan "diagnosi proba alternatiboak" egin dituzte.
EAEn, aldiz, ez dute azterketarik egin Lehen Hezkuntzako seigarren mailan.
Azken aldian, hainbat sindikatu eta guraso elkarte proben aurka agertu dira.