Gizartea -

Imserso

Imsersok 2 milioi euroko zigorra ezarri dio Mundiplan enpresari

Imsersoren arabera, Mundiplanek ez ditu bete bidaien programak dituen betebeharrak. Bestalde, Mundiplanek administrazioko auzi-errekurtsoa jarriko duela iragarri du.

AGENZTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imsersok 1,98 milioi euroko zigorra ezarri dio Mundiplani -Iberia, Alsa, Gowaii eta IAG7 enpresek eratzen duten Aldi Baterako Enpresa Elkartea (ABEE)- programa honetako kontratu publikoan sinatutako konpromisoak ez betetzeagatik. Imsersoren arabera, hoteletarako benetan eskuragarri dituzten plazak , eskaintzen dituztenak baino txikiagoak dira, hau da, euren eskaintza irreala da. Osasun Ministerioaren arabera, Imserso programako arduraduna,  hartutako erabakia zigorra izan beharrean, kontratua betearazteko “estimulu” bat dela esan du.

Imsersoko arduradunek esan dutenez, erakundearen helburua bidai guztiak normaltasunez eta kalitate berme guztiekin egitea izan da eta, sortutako eragozpenak barkatzeko eskatu dute.

Era berean, Mundiplani ezarritako zigor ekonomiko hau, konpainiak hartutako konpromisoen urrapenenegatik esan dela errepikatu dute eta, turismo programa betearazteko neurri guztiak hartuko dituztela esan dute.

Mundiplanen errekurtsoa

Mundiplanek administrazioaren aurren aukerako berraztertze-errekurtsoa eta Administrazio auzi-prozesuko errekurtsoa jartzeko aukera dauka, eta halaxe egingo du.

Modu berean, ondare-erantzukizunagatik programako zuzendaritzaren aurkako akzio legalak martxan jarriko dituztela iragarri dute Mundiplaneko arduradunek, izan ere, nagusien turismo programa atzeratzeagatik kalte ekonomikoak izan zituztela adierazi dute. Modu berean, Mundosenior enpresari Imsersoko programa alternatibo bat egiten uzteagatik ere neurri legalak hartuko dituztela adierazi dute.

Kanarietan sortutako arazoak

Mundiplanek urtarrilean Kanarietarako hainbat bidai bertan behera utzi zituen Imsersori komunikatu gabe eta Imsersok azalpenak eskatu zizkion enpresari. Enpresak, bere aldetik, ez zuen hutsegitea behar bezala justifikatu eta, zigor prozedura zabaltzea erabaki zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea