Gizartea -

TXUPINAZOA

Gaztedi taldeak jaurtiko du Andre Maria Zuriaren jaietako txupinazoa

Aurten EH Bilduk jaurti behar zuen txupinazoa baina, alderdiak antolatutako herri galdeketan Gaztedi errugbi taldeak jaurtitzeko aukerak irabazi du.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Gaztedi errugbi taldeak 40 urte beteko ditu eta, urte seinalatu hau borobiltzeko, Andre Maria Zuriaren jaietako txupinazoa jaurtitzeko ohorea izango dute kirolariek hurrengo abuztuaren 4ean. 70. hamarkadan sortu zen kirol taldeari gasteiztarrek egiten dien errekonozimendu bat da. Hiriburuan eta errugbi munduan oso ezagunak dira eta duela hiru urtetik hona, kirol inklusiboa bultzatzeagatik ere erreferente bilakatu dira.

Ohore hau momentu oso berezian heldu zaie jokalariei, kirol eta gizarte ikuspuntutik klubak historiako momenturik gozoena bizi duenean, hain zuzen.

Gizonezkoak, Euskadiko txapeldunak dira Senior mailan eta sub18 mailan eta emakumezkoak, geroz eta harrobi handiagoa daukate, sekulako momentu bikaina da talderentzat. Gainera, datorren urtean Gasteizen egingo den errugbi inklusiboaren Mundiala antolatzeko aukeratuak izan dira.

Gaztedi taldearen hautagaitza Gasteizko EH Bilduren webgunean antolatu duten galdeketan erabaki da, izan ere, aurtengo txupinazoa jaurtitzea alderdiari zegokion. Gaztediren hautagaitzak 2.400 boto izan ditu guztira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Andre Maria Zuriaren Jaiak su artifizialak Araba Gizartea albisteak EH Bildu Bizkaia Gasteiz albisteak Albisteak