Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotuta,bikotekideari irakiten zegoen olioa botatzeagatik

Barañaingo 28 urteko bizilagun bat espetxera bidali dute tratu txarrak leporatuta, bikotekideari irakiten zegoen olioa botatzeagatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barañaingo 28 urteko bizilagun bat espetxera bidali dute tratu txarrak leporatuta, bere bikotekideari olio beroa bota ondoren. Biktimak bigarren graduko erredurak izan ditu eta Nafarroako ospitalera eraman behar izan dute aurpegian, eskuetan, bularrean eta lepoan izandako zauriak sendatzera.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, zartagin batean olioa berotzen jarri eta,  emakumea lo zegoela, gorputzetik bota dio erasotzaileak 23 urteko Barañaingo bikotekideari.Auzokide batek eman dio abisua Foru Poliziari, eta bertaratu direnerako ustezko erasotzailea alde eginda zegoen. Erasotzailea atxilo hartzen duten bigarren aldia da: 2009an atxilotu zuten lehenengo, beste bikotekide bati tratu txarrak ematea leporatuta. Biktima babesteko eta berarengana urruntzeko agindua eman zuen orduan epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Tratu txarrak gaur Nafarroako albisteak Tratu txarrak jasan dituzten emakumeentzako telefonoa Barañain albisteak Gaurko azken ordukoa Eguneko albisteak