Gizartea -
Bizkaian
BFA: Zahar-etxe batetik ihes egin zuen gizonaren kasua ikertzen ari da
Bizkaiko Foru Aldundia itunpeko zahar-etxe batetik gizon batek egin zuen ihesaldia ikertzen ari da. 87 uteko gizona astebete beranduago hil egin zen ihesaldian sufritu zuen hipotermiagatik.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bizkaiko Foru Aldundia, itunpeko zahar-etxe batetik ihes egin zuen adineko gizon baten heriotza ikertzen ari da, esan du Elena Unzueta, Aldundiko bozeramaileak.
El Correo egunkarian publikatu denaren arabera, alzheimerrarekin gaixorik zegoen 87 urteko gizonak apirilaren 29an egin zuen ihes Bilboko zahar-etxe batetik eta, goizeko 6:30tan aurkitu zuten hipotermiarekin, geriatrikotik hiru metrotara. Handik egun batzuetara hil egin zen gizona hipotermiak eragin zizkion arazoengatik.
Bozeramaileak esan duenez, ikerketa oraindik zabalik dago baina, zahar-etxean segurtasuneko erronda egin zenean, goizaldeko 3etan, adinekoa bere ohean zegoela azpimarratu du.
Unzuetak ez du uste, orain arte ikertutakoaren arabera, zabarkeria kasu bat izan denik.