Gizartea -
Euskal Herrian Euskaraz
"Euskaraz Bizi" eguna du Etxarri-Aranatzek
Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatutako jaia zazpi urtez antolatutako Hizkuntza Eskubideen Egunaren jarraipena da eta tailerrak, manifestazioa, herri-bazkaria eta musika egongo dira.
Erredakzioa
Etxarri-Aranatzek (Nafarroa) “Euskaraz Bizi” eguna ospatzen du gaur, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak antolatuta. Hizkutza-eskubideak aldarrikatzetik haratago, euskaraz bizitzeko bidea egin beharra azpimarratzea da jaiaren helburua.
Zazpi urtez antolatutako Hizkuntza Eskubideen Egunaren jarraipena da gaurko festa eta tailerrak, manifestazioa, herri-bazkaria eta musika egongo dira.
"Badakigu helmugara heltzeko sakoneko aldaketak ezinbestekoak izango direla, jendartea euskaraz bizi ahal izateko euskarari esparru eta maila guztietan lehentasuna ematea beharrezkoa dela", adierazi du Euskal Herrian Euskarak.
30 urte
EHEk 30 urte bete dituen aurten eta euskaraz bizitzeko gogoa uztartu nahi dute jai honekin. "Etxarri-Aranatzen herri euskalduna irudikatu eta aldarrikatuko dugu".
Eguerdiko 13:00etan emango zaio hasiera aldarrikapenari eta Euskaraz Bizi Eguneko ekimen azpimarragarrienei. ''Euskal Herrian Euskaraz Bizi!!! Euskal Herri euskalduna eraiki!'' lelopean manifestazioa bat abiatuko da eta horren ostean ekitaldi nagusia egingo da. Informazio guztia EHEko webgunean eskuragai.
Programa 10:00etan: DIANA txupinazioa eta trikitilari kalejira10:30ean: AUZATEA herriko elkarteen esku11:00etatik aurrera: AZOKA artisauak, erakusketak eta tailerrak plazan, serigrafia tailerra gaztetxean, graffitia... "Nola Bizi Euskaraz" tailerra kultur etxean11:30ean KALE ANIMAZIOA11:30ean HERRI KIROLAK13:00etan MANIFESTAZIOA "Euskal Herrian Euskaraz Bizi!!!"13:30ean EKITALDI NAGUSIA14:30ean HERRI BAZKARIA eta kantaldia Frontoian, herriko elkarteen esku16:30ean HAURRENTZAKO JOLASAK eta PAILAZOAK Zurrumurru taldeko Pantxika eta Txinpartarekin17:30ean ERROMERIA AIKO taldearekin19:30ean KONTZERTUAK EGURRE eta ORKESTRA MARXISTA, Gaztetxean