Gizartea -

'El Mundo'ko korrespontsala

ELN-k ez du ezer esan Salud Hernandez kazetariaren desagerpenari buruz

Kazetari espainiarra larunbatean desagertu zen Kolonbiako Catatumbo eskualdean koka landareak desagerrarazteko ikerketa bat egiten ari zela.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miguel Atal , Kolonbiako Nazio Askapenerako Armadaren (ELN) irratiko korrespontsalak esan duenaren arabera, gerrillak ez du Salud Hernandez kazetari espainiarraren desagerpenari buruz ezer esango, izan ere, nazionalitate bikoitza duen kazetariaren desagerpenaren inguruan zurrumurru asko dagoela esan du.

“ ‘ELN’k ez die militarrek eragindako zurrumurruei eta espekulazioei  erantzungo”, esan dute Twitter kontuan. “Defentsa Ministerioak egiten duenaren kontrara, ‘ELN’ talde serioa da”, gaineratu dute, oraindik informazio falta daukatela aitortuz.

Esatariak esan duenez, ‘ELN’ taldearen barne komunikazioa oso geldoa da, nformazioa eskuz esku ematen dutelako. “Gure  komunikazioan ez ditugu sakelakoak erabiltzen , Defentsa Ministerioak egiten duen moduan txutxu-mutxuan ibiltzeko”, gaineratu du.

Zentzu berean, hedabideen eta kazetarien presiopean gerrillak informaziorik ez duela emango esan du eta, hala egitea erabakitzen badute egia esateko soilik izango dela azpimarratu du.

Bestalde, Kolonbiako Armadak , Polizia Nazionalak eta inteligentzia zerbitzuak kazetaria bilatzeko operazioa martxan jarri dute.

Oraindik inork ez du modu ofizialean gerrilla salatu baina, José Manuel García-Margallo, Espainiako atzerri ministroaren arabera, litekeena da desagerpenaren ardura gerrilla kolonbiarrarena izatea.

Bestalde, kazetariaren berri jakiteko, Gobernuaren eta ‘ELN’ren arteko bake prozesuan parte hartzen duen Frank Pearl, gerrillako arduradunekin jarri da kontaktuan.

Santander iparraldeko gobernazioak bitartean, 100 milioi pesoko ordainsaria eskaini du (30.000€)  Salud Hernandez eta RCN kanal kolonbiarreko beste bi kazetari desagertuen berri ematen duenarentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Espainia argazkiak Bahiketak argazkiak Gizartea bideoak Kolonbia Kazetaritza gaur