Gizartea -

'Bullying' kasua

Eskola jazarpenaren aurkako protokoloa abian, Gasteizko eskola batean

Nazareth-Salestarrak itunpeko ikastetxean ari dira kasua aztertzen, familiak Eusko Jaurlaritzari abisua eman ostean.

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak baieztatu egin du eskola jazarpenaren aurkako protokoloa jarri duela martxan Gasteizko Nazareth-Salestarrak itunpeko ikastetxean, balizko jazarpen kasu bati aurre egiteko.

Hezkuntza Sailak aurreko astean jaso zuen adingabearen gurasoen gutuna, semeak eskola jazarpena pairatzen zuela ohartarazteko, eta familiak salaketa berretsi zuen Arabako Lurralde Ordezkaritzan.

Cristina Uriartek zuzentzen duen sailetik azaldu dutenez, familiak 'bullying' kasu bat dagoela jakinarazten dienean jartzen da martxan protoloa.

Ikastetxeak berak jazarpen zantzuak atzematen dituenean, haur baten gurasoek eskatzen dutenean edo salaketa judizialak, polizialak edo Arartekoaren aurreko kexak daudenean jartzen da abian Ikuskaritzaren jarduna.

Adingabeen gurasoek, Hezkuntza Sailari semearen egoeraren berri emateaz gain, salaketa jarri dute Gasteizko epaitegi batean, El Correo egunkarian kaleratu dutenaren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gasteiz Gaurko azken orduko albistea