Gizartea -

Turismoa

Artxandako funikularrak TripAdvisor 2016 bikaintasun agiria lortu du

Bilboko alkateordeak funikularrak jasotako aitortza goraipatu du eta geroz eta bidaiari gehiagok erabiltzen dutela nabarmendu du.

Artxandako funikularra. Artxiboko irudia: EiTB
Artxandako funikularra. Artxiboko irudia: EiTB
Artxandako funikularra. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artxandako funikularrak TripAdvisor webguneak 2016an eman dituen bikaintasun agirietako bat jaso du, erabiltzaileek funikularrari buruz idatzitako aldeko iritziak aintzat hartuta.

TripAdvisor webgunean turisten eta bidaiarien iritzi onak eta positiboak jaso dituzten lekuei eta establezimenduei ematen zaie aipaturiko bikaintasun agiria.

Funikularrari buruz iritzia eman duten erabiltzaile gehienek "bikain edo oso ondo" kalifikazioa eman diote goi mailako kalitatezko zerbitzua eskaintzeagatik.

Alfonso Gil Bilboko alkateordeak funikularrak jasotako aitortza goraipatu du eta geroz eta bidaiari gehiagok erabiltzen dutela nabarmendu du. Zehatz-mehatz esanda, azken hamar urtetan gora egin du bidaiarien kopuruak eta nabarmen hazi da 2015. urteaz geroztik, mendeurrenaz geroztik. Orduan 728. 921 erabiltzaile izan zituen.

Artxandako funikularra

Funikularrak Castaños auzoa eta Artxanda lotzen ditu hiru bat minututan. Astegunetan 07:15etik 22:00etara bitartean egoten da zabalik, jaiegunetan 08:15etik 22:00etara bitartean eta udan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) 23:00etara arte. Funikularrak 15 minutuko maiztasuna du, bidaiarien pilaketa dagoenean izan ezik, orduan maiztasun handiagoa baitu bidaiarien pilaketa saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Zer gertatu da Bizkaian? Turismoa Euskadi berriak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea Interneteko berritasunak Garraio publikoa Artxanda mendia gaur