Gizartea -
MARIHUANA
Atxilotu bat Zarautzen, 400 marihuana landare izategatik
Atxilotuak 10 kaxa zeramatzan bere furgonetako maletegian eta kaxa bakoitzeko 50 marihuana aldaxka. Ertzaintzak droga trafikoaren delitu bat leporatzen dio.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Astearte honetan Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu du Zarautzen osasun publikoaren aurkako delitu bat egotzita. Atxilotuak 450 marihuana landare inguru zeramatzan bere furgonetaren maletegian.
Goizeko 10:30etan, Ertzaintzako trafikoko agenteek furgoneta batek egindako arau-hauste bat antzeman zuten. Ibilgailuaren dokumentazioa aztertu eta gero, hamabi espediente zabaldu zizkioten gizonari hainbat irregulartasunengatik: Besteak beste, segururik ez izateagatik, IAT txartela iraungita izateagatik eta drogen frogan positiboa emateagatik.
Honez gain,ertzainek marihuana usain handia sumatu zuten ibilgailuaren barruan eta furgonetaren miaketari ekin zioten. Maletegian, 10 kaxa aurkitu zituzten marihuanaz beteta. Atxilotuak, kaxa bakoitzeko, 50 marihuana aldaxka zeramatzan.
Ertzainek momentuan bertan atxilotu zuten 41 urteko gizona droga trafikoko delitu bat egotzita.