Gizartea -

Tutera

Bi urte eta erdi espetxera, Tuteran neska bati sexu abusua egiteagatik

Biktima 12 urtekoa zen eraso egin ziotenean. Erasotzaileak arazoak ditu drogekin eta tratamenduan dago Gizakia Helburu elkartean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako (Nafarroa) 28 urteko gizonezko bati bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote, 12 urteko neska bati sexu abusuak egiteagatik.

Gainera, epaileak lau urtez biktimarengandik 100 metrora ez hurbiltzea, espetxetik atera ondoren bost urteko askatasun behatua izatea eta 2.000 euroko kalte-ordainak ematea ere ezarri dio.

Epaimahaiak bi aringarri onartu dizkio kondenatuari: droga menpekotasuna eta kaltea ordaindu izana.

Sexu erasoa 2014ko azaroaren 16an jazo zen, 14:00etan. Ordu horretan, adingabea atari batean sartu zen, eta bakarrik zegoela egiaztatu ondoren, gizona harekin sartu zen igogailuan.

Gizonezkoa atera zen lehena, baina beste solairu batean berriz ere sartu zen igogailura, aurpegia estalita. Une horretan, heriotza mehatxua egin zion, eta sexu abusuak egin zizkion.

Adingabeak igogailutik ateratzea lortu zuen azkenean, eta senideei laguntza eskatu zien. Ordurako, gizona ihes eginda zegoen.

Garai horretan, gizonezkoak "droga menpekotasun larria" zuen, epaiaren arabera, eta egun Gizakia Helburu elkartean tratamendua egiten ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Nafarroako albisteak Tutera berriak Gaurko azken ordukoa