Gizartea -
Neurri berria
Indautxun taberna gehiagorik ez irekitzeko tramiteak abiatu dituzte
Ondorengo kaleei eragiten die: Ledesma, Garcia Rivero Maisua, Iparraguirre kaleko zenbait gune, Mazarredo Zumarkalea eta Poza Lizentziatua.
Agentziak | Erredakzioa
Indautxun taberna gehiagorik ez irekitzeko tramiteak abiatu ditu Bilboko Udalak. Hartu duen neurri horrek, honako kale hauetan aurkitzen diren ostalaritza zerbitzuei eragingo die: Ledesma, Garcia Rivero Maisua, Iparraguirre kaleko zenbait gune, Mazarredo Zumarkalea eta Poza Lizentziatua.
Neurria, horietako zenbait gunek “espazio guztia bete” dutela dioen txostena egin ostean hartu dute, Bilboko Udalak esan duenez.
Proposamena aurrera eraman ahal izateko, lehenbizi Gobernu Batzarrak onartu beharko du, eta, urtearen bukaeran, Bilboko Udalbatzak.
Aurretik, Udal Gobernuak antzeko neurria hartu zuen Bilboko Alde Zaharrean, eta, urtebetean ez zutela lizentziarik emango esan zuten.