Gizartea -
Munduko jatetxe onenak
Bi euskal jatetxe 51.etik 100.era, Restaurant aldizkariaren zerrendan
Nerua 55. postuan dago, eta, Martin Berasategui, 59.ean. Astelehenean, munduko 50 jatetxe onenen zerrenda jakinaraziko dute.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nerua (Bilbo) eta Martin Berasategui (Lasarte Oria) Restaurant aldizkari britainiarrak egindako munduko 100 jatetxe onenen zerrendan daude, 55. eta 59. postuetan, hurrenez hurren.
Aldizkariak astelehenean iragarriko du munduko 50 jatetxe onenen zerrenda, eta gaur, aurrerapen gisa, 51.etik 100.era daudenak publikatu ditu.
Hori horrela, Nerua Guggenheim Bilbao Josen Alija buru duen jatetxea 13 postu igo da, iaz 68. postuan baitzegoen. Berasateguiren establezimenduak bi postu hobetu du iazko marka.
Hamalau urtean lehen aldiz, aldizkari britainiarraren sariak New Yorken entregatuko dituzte, "estrategia globala" abiatu nahi baitute.
Munduko 100 jatetxe onenen zerrenda "sektoreko" 1.000 pertsonak bozkatuta egiten da.