Gizartea -

Epaiketa

Eibarren gizon bat hil zuenak bidezko defentsan izan zela argudiatu du

Biktima odolustuta hil zen, eta, baserrian, beste pertsona baten laguntzarekin sartu zen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akusatuak esan duenez, bere baserrian marihuana kalamuak osteko asmoarekin sartu zen gizabanakoari ez zion tiro egin. Halaber, biktima izan zela berari tiro egin nahi ziona ziurtatu du.

Gertaera Eibarko (Gipuzkoa) baserri batean jazo zen, 2013ko irailaren 22an. Fiskaltza Orokorrak esan duenez, lapurrak eskopeta bat zeraman eta beste pertsona baten laguntzarekin sartu zen baserrian, “marihuana kalamuak baimenik gabe hartzeko asmoz”.

Baserriaren jabea beste lagun batekin zegoen une horretan, eta, baimenik gabe ez zuten bi gizabanako euren ondasun barruan sartzen ikusi zituztenean, “aurre egitea” erabaki zuten.

Biktimak bi aldiz egin zuen tiro, eta, eskopeta galdu ostean, baserriaren jabearekin “aurrez aurre” aurkitu zen. Fiskaltza Orokorrak dioenez, gizonak biktimari gorputz-enborrean tiro egin zion, baina ihes egitea lortu zuen. Orduan, ibilgailu baten azpian ezkutatu zen, baina odolustuta hil zen.

Hurrengo egunean, beste bi akusatuek bere gorpua aurkitu zuten. Dena den, sakan artean botatzea erabaki zuten.

Akusatu nagusiak esan duenez, lapurrarekin zihoana bere anaia zen. Era berean, lapurra epilepsia krisi batek jota hil zela gaineratu du, bere aburuz, “interes ekonomiko batzuk direla eta” akabatu nahi baitzuen.

Fiskaltzak hamahiru urteko kartzela eskaera egin du eta bi delitu egozten dizkio: homizidioagatik eta armak baimenik gabe izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Eibar Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak