Gizartea -

Aurautegia

Beloa zeraman neskatoa klasera bueltatzeko eskatu du SOS Arrazakeriak

Ikastetxe horretako arauak dioenez, bertan sartzen direnek ezin dute burua estalita eraman, baina bere gurasoek diote neskatoak ez duela beloa kendu nahi.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako SOS Arrazakeria erakundeak beloa zeraman neskatoa klasera bueltatzen uzteko eskaera egin du. Halaber, bere klaseko kideekin egotea eragozten dion Gasteizko ikastetxe horren jarrera “diskriminatzailea” dela salatu du.

Ikastetxe horretako arauak dioenez, bertan sartzen direnek ezin dute burua estalita eraman. Baina bere gurasoek neskatoak ez duela beloa kendu nahi jakinarazi dute.

Fede Garciak, Arabako SOS Arrazakeria erakundearen bozeramaileak, 10 urteko neskatoaren eskubideak gailentzea eskatu du. Alde horretatik, hori lortzeko ikastetxearen “arauak aldatu behar badira, aldatzeko” eskaera egin du.

Era berean, ikastetxe barruan ez duenez beloa kendu nahi, klasean ezin dela bere kideekin egon azaldu du Fede Garciak. Halaber, gaitegia mugikorrentzako aplikazioen bidez edota sare sozialen bitartez lantzen dutela salatu du. Gainera, irakasleek ez dutela berarekin hitz egiten ohartarazi du.

Horregatik, ikastetxe horren arauen gainetik neskatoaren eskubideak daudela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Kultura Eguneko albisteak