Gizartea -
Genero indarkeria
Gizon bat atxilotu dute Badalonan haren bikotekidea hiltzea leporatuta
40 urteko emakumezkoaren hilotza larunbat arratsalde honetan aurkitu dute Esquadra Mossoek, bikotearen etxebizitzan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Esquadra Mossoek 62 urteko gizonezko bat atxilotu dute larunbat arratsalde honetan haren bikotekidea hil izana egotzitza. Atxilotua Badalonako auzokide espainiarra da.
40 urteko emakumezkoaren hilotza Esquadra Mossoek aurkitu dute, bikotearen etxebizitzan, Kataluniako Poliziak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Polizia-iturriek adierazi dutenez, ustezko hiltzailea polizia-etxean aurkeztu da eta bikotekidea hil duela iragarri du. Gainera, biktimaren gorpua non zegoen jakinarazi die.
Esquadra Mossoek ikerketa abiatu dute jazotakoaren nondik norakoak argitzeko.
Bestalde, Badalonako Udalak hilketa matxista gaitzetsi du Twitterren bidez zabaldutako ohar baten bidez.
-------------------------------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.