Gizartea -
GAU ZURIA
23 ekitaldi, Bilboko Gau Zuria ospatzeko
Ekitaldiak Bilboko hainbat puntutan izango dira arratsaldeko 20:30etatik goizaldeko 02:00etara.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilboko Gau Zuria larunbat honetan, ekainak 18an, ospatuko da eta, beste urte batez, musika, antzerkia, dantza eta umorea izango dituen programa zabala izango da.
Aste honetan hainbat ekitaldi antolatu dira Bilboren 716. urteurrena ospatzeko baina, egun garrantzitsuena larunbateko Gau Zuria izango da. Arratsaldeko 20:30etatik, goizaldeko 02:00etara, 23 ekitaldi izango dira hiriburuko hainbat tokitan.
PROGRAMA:
01 BILBAO CANTA Y SUENA
Bilboko Gau Zuria musikarekin hasiko da Zazpi kaleetan. Hiru musika taldek euskal kantuak interpretatuko dituzte. Non: Santiago Katedralaren arkupean
Emanaldiak:
• 20:30-21:30: Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa (Zuzendaria: Amagoia Loroño). • 22:00-23:10: Bilboko Koral Elkartearen umeen abesbatza (Zuzendaria: Jose Luis Ormazabal) eta Bilboko Koraleko Euskeria abesbatza (Zuzendaria: Urko Sangroniz). • 23:30-00:30: Iralabarriko San Antonio Abesbatza (Zuzendaria: Maite Zugazaga)
02 GAU BELTZA Euskal Herriko pertsonai mitologikoak (Anbotoko Mari, Basajaunak, Lamiak...) Gau Zuria ospatzera etorriko dira Bilbora. Euskal Museoko Mikeldiren inguruan Baskoniako antzinako istorioak ezagutzeko aukera izango da. Non: Euskal Museoa Emanaldiak: 22:00; 22:45; 23:30; 00:15; 01:00.
03 HISTORIAS DE UN PUENTE
Areatzako zubian herritarrek sortutako irudiak islatuko dira. Bertaratzen direnek zubiaren diseinuan parte hartuko dute. Non: Areatzako zubia
04 EZAGUTU BILBO! Joko interaktibo batean, Bilboko hainbat irudi proiektatuko dira eta jokalariek, hiriburukoak ez diren irudiak seinalatu beharko dituzte. Ziur zaude Bilbo ezagutzen duzula? Non: Erripako kaia
05 SWING, SWING, SWING
Kalean Swing dantzatzea modan dago eta horren harira, dantzatzen ikasi nahi duten guztientzat 'Swing, Swing!' ikastaro irekiak izango dira. Non: Areatzako kioskoa Reunion Big Band eta Swing Up taldeek eskainitako emanaldia.
06 BILBAO, HIRI BATEN SINFONIA
Kontzertua. Musika zuzenean Behotsik orkestraren eskutik (Zuzendaria: Igor Gimenez) Non: Bilboko Udaletxea Emanaldiak: 22:30; 23:15; 00:00; 00:45.
07 SAREAK JOSTEN
Ibaizabalen ibilbideari jarraituz, argiztatuta egongo diren lau armiarma izango dira Uribitarte pasealekuan. Armiarma-sare batekin elkarri konektatuta, adiskidetasunaren sinboloa izango da. Non: Uribitarte pasealekua
08 AZUL BILBAO
Ibaizabalek egiten duen ibilbidea marraztuko da 'Bilboko kolore urdinarekin'.
Non: Bizikidetza plaza
09 LUX
Abandoibarra pasealekua zentzumenen gunea izango da. Argiztapen berezia eta musika erabiliko dira ikusleen zentzumenak indartzeko. Non: Abandoibarra pasealekua
10 ZERO GRAVITY
COT, breakdance dantza konpainiaren emanaldia. Non: Zabalguneko Eraikina. Zabalguneko plaza, 11. Emanaldiak: 22:00; 23:00; 00:00; 01:00.
11 ZERO KILOMETROA. IRUDIAK
Zabalguneko plazan, herritarrek ateratako argazkiak pantaila erraldoi batean proiektatzeko aukera egongo da. Non: Zabalguneko plaza, 11
12 HIRU LEIHO
Foru Jauregian zehar ibilaldi birtuala egiteko aukera izango da. Herritarren parte hartzea sustatzen duen proiektu multimedia da. Non: Foru Aldundiaren Jauregia
13 ¡ENCIENDE!
Moyua plazako iturriaren inguruan argiztapen berezia izango da; Gau Zuriaren ibilbidean atsedena hartzeko gune aproposa.
Non: Moyua plaza
14 KABIAK
Arriquibar plazan hegaztien habiak ikusiko dira. Non: Arriquibar plaza
15 ARTizarrak
Bertoko eta nazioarteko artistak batuko dituen arte eszenikoen laborategia.Non: Azkuna Zentroa. Auditorioan eta AtarianEmanaldiak:• Auditorioan: (KALAKAN + DOBET GNAHORE) 21:15; 23:30.• Atarian: Organik Irrintzi: 20:30; 22:45. Lekord Sokak: 20:50
16 ¡A VUELTAS CON LOS HIPERREALISTAS!
Gau Zuriak pertsonai hiperrealistez osatutako antzerki ibiltaria ere izango du. Arte Ederren Museoaren inguruan ibiliko dira.Non: Arte Ederren Museoa
17 LAINO GUZTIEN GAINETIK
Euskadi Plazan efektu berezia sortuko duten ehunka puxika ikusiko dira argiztatutaNon: Euskadi plaza
18 LIGHTS & MUSIC
Argia eta musikarekin girotutako ekitaldi berezia izango da Iberdrola dorrearen atarian.Non: Iberdrola Dorrea
19 DANK
DJ batek, publikoaren parte hartzearekin, atmosfera berezia sortuko du.Non: Guggenheim Bilbao Museoa
20 BI ORMA EHUn ARGIEHUko ikasleek egindako plastikozko eta argizko sorkuntza. Harremanen eta kontrasteen arteko jokoa proposatzen dute.Non: Bizkaia Aretoa (EHU)
21 UNA NOCHE DE VERANO
Shakespearen hainbat obra bertatik bertara ikusteko aukera izango da: The Tempest (Ekaitza), Hamlet, A Midsummer Night’s Dream (Udako Gau baten Ametsa) eta Romeo & Julieta.Non: Deustuko Unibertsitatea. KlaustroaEmanaldiak: 22:00etatik aurrera.
22 ITSASARGIAK
Abandoibarra pasealekuko farolek kolore askotako argia emango dute.Non: Abandoibarra pasealekua
23 ¡EMOCIONA CAROLA!
Euskalduna ontziolako Carola garabiaren historia erakutsiko dute. 'Carola' izenaren jatorri bitxia antzerki bidez azalduko dute.Non: Itsas MuseoaEmanaldiak: 22:30; 23:30; 00:30.
KALEKO ANIMAZIOA
20:30etatik aurrera 'ACTUA Produccions'-eko Erraldoiak hirian zehar ibiliko dira.