Gizartea -
Noos auziko epaiketa
Infanta 'jazartzea' egotzi dio Horrach fiskalak Castro epaileari
Fiskaltzak bere behin-betiko alegazioak azaldu ditu, epaiketa amaitzeko zorian dela.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Horrach Ustelkeriaren aurkako fiskalak gogor egin du Jose Castro Noos auziko instrukzio epailearen aurka, eta Cristina infanta auzipetzeko "susmoak eta asmakeriak" erabili izana egotzi dio.
Ministerio Publikoaren ordezkariak bere behin-betiko alegazioak azaldu ditu gaur, epaiketa amaitzeko zorian dela. Horren esanetan, auziaren instrukzioa "jazarpena" izan zen Felipe VI.a erregearen arrebaren kontra, "justizia itxura" lehenesteko, "justizia bera" baino gehiago.
Are gehiago, Zuzenbide Estatua "taifa erreinua" bihurtzeko arriskua dagoela ohartarazi du, eta egungo zigor sisteman ebazpen judizialek ezin dutela "uste pertsonalak" jaso nabarmendu du.
Fiskaltzari dagokionez, Horrachek esan du ez dela behar erakunde horretako "independentzia blindatzea", "dagoeneko baikara independente, edo ustez bagara".
Epaimahaiko presidenteak iragarri du epailea hilaren 22an bukatuko dela segur aski.