Gizartea -

Osasuna

Oso bero dauden edariak minbizi-eragileak izan litezke

Nolanahi ere, MOEren adituek ohartarazi dute zantzuak "mugatuak" direla.

Margaret Chan MOEko zuzendari nagusia. EFE
Margaret Chan MOEko zuzendari nagusia. EFE
Margaret Chan MOEko zuzendari nagusia. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasunaren Erakundeak (MOE) ohartarazi du oso bero dauden edariak edateak minbizia eragin lezakeela. Aitzitik, kafea ez dela minbizi-eragilea azaldu du.

"Ikerketen emaitzek erakusten dute oso bero dauden edariak kontsumitzeak esofago minbizia eragin lezakeela; tenperatura da eragilea, eta ez edaria bera", zehaztu du MOEren menpe dagoen Minbiziari buruzko Nazioarteko Ikerketa Agentziaren (IARC) zuzendariak, Christopher Wild-ek.

Ikerketa IARCk hautatutako 23 zientzialarik egin dute, kafea, matea eta edari beroak kontsumitzeak dakartzan ondorioak egiaztatzeko.

Adituak zuhur agertu dira, eta zantzuak "mugatuak" direla nabarmendu dute. Horren ildotik, esofago minbiziaren eragile nagusiak tabakoa eta alkohola direla gaineratu dute.

Zortzi minbizi mota ohikoenetako bat da esofagokoa, eta urtean 400.000 heriotza eragiten ditu mundu osoan, hau da, minbiziak eragindakoen % 5.

Bestalde, kafea 1991n sartu zuten minbizi-eragilea izan litezkeen produktuen zerrendan, baina adituek azaldu dute ez dagoela arriskurik oso bero edaten ez bada.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Minbizia bideoak Gaixotasunak albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak MOE albisteak gaur