Gizartea -
Errauts hodeia
Aireko espazioa, zabalik
Astearte goizean zortzi hegaldi bertan behera utzi behar izan zituzten Loiuko aireportuan, baina arratsaldean normal aritu dira EAEko aireportuetan.
Erredakzioa
Errauts hodeiaren tokialdaketa dela eta, 20.000 eta 35.000 oin (6.000 eta 10.000 metro) arteko aire espazioa zabalduko dute 20:00etaik aurrera, eta aire konpainiek ohiko ibilbideak berreskuratu ahal izango dituzte, AENA Espainiako Aireportuak eta Airezko Nabigazioak jakinarazi duenez.
Dena den, 0 eta 20.000 oin artean dago orain arazoa, tarte horretan askoz itxiagoa delako.
Egun osoan zehar itxita egon diren La Palmako, Sevillako eta Jerezeko aireportuei, Malagakoa eta Granadakoa gehitu behar zaie, errauts hodeiaren ondorioak direla eta.
Mediterraneorantz mugitzen ari da orain errauts hodeia, baina oraingoz ez dirudi Levanteko eta Balearretako eremutara igaroko denik.
Datozen orduetarako aurreikuspenen arabera, errauts hodeia Frantziako hego-ekialdean sartuko da.
Bertan behera utzitako hegaldiak
Goizean zortzi hegaldi bertan behera utzi behar izan dituzte Loiuko aireportuan, baina arratsaldean normaltasuna izan da nagusi EAEko aireportuetan.
Estatuan, 5.000 hegalditik 686 baino gehiago bertan behera gelditu dira asteartean, AENAren datuen arabera.
Gainera, beste 40 hegaldi bertan behera utzi dituzte AENA sarearen eta Frantzia, Portugal eta Maroko artean.
Aireportuetara joan baino lehen, airelineekin hitz egiteko gomendatu die AENAk bidaiariei. Honakoak dira telefono zenbakiak: 902 404 704 eta (+34) 91 321 10 00.