Gizartea -

Arana auzoan

Erakundeen jokaera salatu dute, Gasteizko sexu erasoaren aurrean

Arana auzoan ustez gertatutako sexu erasoan erakundeek protokoloa ez zutela bete salatu du Gasteizko mugimendu feministak.

Radio Vitoria | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko mugimendu feministak gaur salatu duenez, erakundeek ez zuten sexu erasoen aurkako protokoloa erabili, Arana auzoko jaietan, duela bi aste, bi emakume gaztek, ustez, erasoa pairatu ondoren.

Emakumeen azalpenak zalantzan jarri zituztela salatu du mugimenduak, eta Gasteizko jaietan sexu erasoak jasaten dituzten emakumeentzat, telefonoz deitu ahal izateko zerbitzu bat abian jarri dutela jakinarazi du.

Erasoa ekainaren 5ean gertatu zen, Arana auzoko jaietan, baina ekainaren 14ra arte ez zuten Ertzaintzan salaketa jarri. Nerabeen azalpenen arabera, bi gizonezkok ukituak egin zizkieten biei.

Mugimendu feministaren hitzetan, ez Ertzaintzak, ez Udaltzaingoak, ez Osakidetzak, ez zieten jaramonik egin, ez zuten protokoloa abian jarri, eta gertatutakoari garrantzia kendu zioten.

Ertzaintzak ikertzen jarraitzen duela esan du, eta, bitartean, mugimendu feministak emakumeen aurkako indarkeriaren protokoloak hobekuntzeko lanean diharduela esan du. Horrela, esan bezala, 688 852 901 telefono zenbakia jarri dute abian, Gasteizko eta hiriko auzoetako jaietan erasorik jasanez gero, salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gasteiz berriak Albisteak