Gizartea -

Indarkeria matxista

Angeluko krimena 'familia drama'tzat jo du fiskalak

Baztertu egin du hilketak genero indarkeria kasutzat jotzea, gizonak emaztearen aurka bortizkeria erabiltzen zuen zantzurik ez dagoela argudiatuta.

Jendarmeak tragedia jazo den lekuan. EiTB
Jendarmeak tragedia jazo den lekuan. EiTB
Angeluko hiltzaileak gutun bat utzi zuen idatzita

1:18

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Samuel Vuelta-Simon Baionako fiskalak "familia drama"tzat jo ditu Angeluko hilketak.

Astelehenean, gizon batek emaztea (43 urte) eta 12 eta 16 urteko bi alaba hil zituen, etxean, eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen.

Ministerio Publikoaren ordezkariak prentsaurrekoan azaldu duenez, biktimak ohean zeuden, eta buruan bi tiro zituzten. Gainera, arrosario bana zuten eskuartean.

Baliteke gizonak lo egiten ari zirenean hil izana emakumeak, baina hori autopsiek baieztatu beharko dute.

Fiskalak azaldu du hiltzaileak lau orriko gutun bat idatzita utzi zuela, eta hura "oso nahasgarria" dela.

Gainera, horren esanetan, emakumeak dibortzioa eskatu zion senarrari. Hala ere, baztertu egin du krimena genero indarkeria kasutzat jotzea, gizonak emaztearen aurka bortizkeria erabiltzen zuen zantzurik ez dagoela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Iparraldea berriak Gaurko azken orduko albistea