Gizartea -

Gaur Galdamesen

Bilboko ezkontza hinduaren bigarren eguna

Asteazken honetan Guggenheimen 400 gonbidaturi egindako harreraren ondoren, gaur Galdameseko Loizaga dorrean jarraitzen dituzte ospakizunak.

Ezkongaia bere amarekin (Argazkia: EFE)
Ezkongaia bere amarekin (Argazkia: EFE)
Ezkongaia bere amarekin (Argazkia: EFE)

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunotan Bilbo asaldatzen ari den ezkontza hinduak, gaurkoan Galdamesen (Bizkaia) jarraitzen du. Asteazken honetan Shamik eta Toralek Guggenheimen 400 gonbidaturentzat egindako harreraren ondoren, gaur, 'Punjabi' kulturan ezkondu aurretik egiten den 'Sangeet' errito tradizionala ospatuko dute Loizaga dorrean.

Ezkontza aurreko erritual hau egin ondoren, ostiralean ezkontza tradizionala ospatuko dute. Larunbatean, berriz, 1920ko hamarkadan girotutako jai erraldoi bat eta ezkontza zibila antolatu dituzte.

Ospakizunak prestatzeko, familiek ez diote ezeri uko egin nahi izan eta 700.000 euro baino gehiago baliatuko dituzte.

Ezkondu aurreko errituala

Shamik eta Toral bikotearen kasuan bezala, hinduen ezkontzek hainbat egun irauten dituzte eta, ezkondu aurretik hainbat erritual egiten dituzte. Horien artean 'Sangeet erritua' –'Punjabi' kulturan ezkondu aurretik egiten den erritua-.

Ezkontzara gonbidatuta dauden guztiak joaten dira jai honetara eta, ezkongaiek janaria eta edariak eskaintzen dituzte. Gonbidatuak dotore jantzita joaten dira eta emakumeak, Hennarekin egindako tatuajeak eramaten dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Guggenheim Bizkaia Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Erlijioa albisteak gaur Azken ordukoa Enkarterriri buruz