Gizartea -

Lanegun bakoitzeko 600 euro

Atxilotu egin dute Dubain lana egitea eskaini zuen enpresaburua

Antza denez, Dubain, eraikuntzan kobratzen diren kopuruek ez dute zerikusirik atxilotuak eskaintzen zuenarekin, lanegun bakoitzeko 600 euro, alegia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

46 urteko J.M.G.G. Huelvako enpresaburua atxilotu du Polizia Nazionalak gaur. Enpresariak Huelvako langabeei lan-eskaintza egin zien iragan igandean: Lanegun bakoitzeko 600 euroko soldata baten truke Dubaira joatea igeltsero gisa.

Gai honen inguruan abisua emateko zenbait lagun Poliziarekin harremanetan jarri dira gaur, auziko iturriek jakitera eman dutenez. Eraikuntzan, Dubain, batez beste kobratzen diren soldatak biltzen dituzten agiriak ekarri dituzte batzuek eta kopuruek ez dute zerikusirik atxilotuak eskaintzen zuenarekin.

Atxilotua Huelvako Komisariara joan da, Poliziak lan-eskaintzari buruz xehetasunak emateko eskatu ostean. Hasiera batean, langileen eskubideen kontrako delitu bat egotzi diote enpresariari.

Atxilotua Huelvan bizi da eta zigor-aurrekari ugari ditu delitu ezberdinengatik, faltsutzea, iruzurra eta kapitalak zuritzea esaterako.

Dubain 2.000 bat lagunentzako lanpostuak eskaini ditu atxilotuak, oso lan-baldintza onekin. Horren aurrean Poliziak ikerketa zabaltzea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea