Gizartea -

Bilbo

Emakume bat zigortu dute Bizkaibuseko ikuskatzaile bati erasotzeagatik

Zaplaztekoa eman ostean, ikuskatzailea iraintzen jarraitu zuen emakumeak. Gainera, hil egingo zuela mehatxu egin zion.

Bizkaibus (Artxiboko irudia).
Bizkaibus (Artxiboko irudia).
Bizkaibus (Artxiboko irudia).

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungia eta Bilbo batzen dituen Bizkaibus autobus bateko ikuskatzaile bati zaplaztekoa eman, irainak esan eta mehatxu egitea egotzita emakume baten kontrako zigorra berretsi du Bizkaiko Auzitegi Probintzialak.

Halaber, emakumeak aurkeztu duen helegitea atzera bota du Bizkaiko Auzitegi Probintzialak, eta autoritatearen kontrako delitua leporatuta, Bilboko Auzitegi batek ezarri zion zigorra berretsi du. Hala ere, araudian egin den aldaketa batek aginduta, urtebeteko zigorra hiru hilabetera murriztu behar izan dute.

Gertaera 2012abenduaren 20an jazo zen, Bizkaibuseko ikuskatzaile batek txartela erakusteko eskaera egin zionean bidaiariari. Une horretan, bidai txartela aurpegira bota zion emakumeak, eta, jarraian, zaplaztekoa eman zion ikuskatzaileari.

Erasoaren ostean, ikuskatzailea iraintzen jarraitu zuen eta “sorgin baten aurpegia” zuela esan zion emakumeak. Gainera, hil egingo zuela mehatxu egin zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gizartea bideoak Bizkaibus albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bizkaibusen ordutegiak