Gizartea -
Genero indarkeria
Atxilotu bat Gernikan, sexu-eraso baten ustezko egilea izateagatik
Atxilotua 28 urteko gizon bat da, eta larunbat goizean eraman behar zuten epailearen aurrera.
Agentziak | Erredakzioa
Ertzaintzak 28 urteko gizon bat atxilotu du, ostiral goizaldean, Gernikan, emakume gazte bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Hala jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Biktimak kontatu duenaren arabera, gertakaria oizaldeko hirurak aldera jazo zen. Ordu horretan emakumea, gizonarekin batera, haren etxera joan zen, eta une jakin batean akusatuak neskari sexu-erasoa egin zion.
Behin Ertzaintza abisuaren gainean jarrita, delitu horietarako dagoen protokoloa jarri zuen martxan, eta biktima ospitalera eraman zuten dagozkion probak egiteko.
Polizia-eginbideak bukatu ostean, larunbat goizean epaitegiaren esku jarri behar zuten atxilotua.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.