Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Burgosen, emaztea hiltzea leporatuta

Arma zuri batek eragindako zauriengatik hil egin da 49 urteko emakumea. Jazoera Aranda de Dueroko etxebizitza batean izan da.

Fernan Gonzalez kaleko etxebizitza Aranda de Dueron (Burgos). Argazkia: EFE
Fernan Gonzalez kaleko etxebizitza Aranda de Dueron (Burgos). Argazkia: EFE
Fernan Gonzalez kaleko etxebizitza Aranda de Dueron (Burgos). Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

54 urteko gizon bat atxilotu dute Aranda de Dueron (Burgos), 49 urteko emaztea hiltzea egotzita, Guardia Zibileko eta Larrialdi Zerbitzuetako iturriek jakinarazi dutenez.

Arma zuri batek eragindako zauriengatik hil da andrea. Polizia-iturriek diotenez, bikoteak adin nagusiko bi seme-alaba zituen, eta ez zegoen aldez aurretiko salaketarik.

Jazoera Aranda de Dueron izan da, Fernan Gonzalez kaleko etxebizitza batean, hain zuzen ere. Udaltzaingoa eta Polizia Nazionala bertaratu dira, eta etxebizitzara heltzean, medikuen laguntza eskatu dute, arma zuri batengatik emakumea zaurituta baitzegoen. ZIU anbulantzia bat bidali dute bertara, baina emakumearen heriotza egiaztatu dute.

Geroago, 54 urteko senarra atxilotu du Poliziak, emaztearen hilketa leporatuta, eta epailearen aurrera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Espainian Burgos bideoak Indarkeria matxistaren biktimak