Itxi

Gizartea

Sanferminak

Nafarroa akusazioa izango da San Fermin eguneko bortxaketaren auzian

agentziak | erredakzioa

Bost pertsona atxilotu zituzten, eta preso daude, behin-behinean, bortxaketa, sexu-erasoa eta indarkeriazko lapurreta egotzita. Biktima gazte madrildar bat zen.

  • Sexu-erasoen kontrako protesta, sanferminetan.

    Sexu-erasoen kontrako protesta, sanferminetan. Argazkia: Efe

Nafarroako Gobernuak erabaki du herri-akusazio gisa aurkeztea San Fermin egunean izan zen bortxaketaren auzian, Iruñeko 4. Instrukzio Auzitegian.

Nafarroako Gobernuaren Justizia Departamentuak bere gain hartuko du prozesua, Ana Herrera bozeramaileak jakinarazi duenez.

Era berean, Nafarroako Gobernuak gaur onartu duen adierazpen instituzionalaren arabera, herri-akusazio gisa aurkeztuko da aurrerantzean emakumeen kontrako indarkeria kasu larrienetan.

Biktimak uztailaren 7an bertan salaketa jarri ondoren, bost gizon atxilotu zituzten, guztien artean emakumea bortxatzea leporatuta, eta behin-behinean preso daude.

Maria Jose Beaumont Nafarroako Gobernuko Justizia kontseilariak azaldu duenez, salatutakoa "oso larria da, biktimak jasotako indarkeriagatik ez ezik, erasotzaile askok parte hartu zutelako eta indarkeria fisikoa erabili zutelako, gehiago eta indartsuagoak zirela baliatuta".

Iragan berri diren sanferminetan izandako gainerako bortxaketa eta sexu-gehiegikerien inguruan galdetuta, kontseilariak esan du Gobernuaren asmoa auzietan akusazio gisa jardutea dela, prozesu judizialak aurrera egiten duen heinean.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena