Gizartea -

EUSKO JAURLARITZA

Trafiko handia espero da asteburu honetarako

Zirkulazio handieneko egunak eta orduak saihestea aholkatu du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. 130.000 ibilgailuk zeharkatuko dute Biriatuko ordainlekua datozen egunotan.

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uda sasoian, uztaileko azken asteburuetan eta abuztuko lehendabizikoetan ibiltzen da errepideetan ibilgailu gehien, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Trafiko Zuzendaritzaren arabera. Hori dela eta, trafiko handia aurreikusi dute asteburu honetarako, eta neurriak hartu dituzte; are gehiago, astelehenean, uztailak 25, jaieguna dela kontuan hartuta. 130.000 ibilgailuk zeharkatuko dute Biriatuko ordainlekua datozen egunotan.

Garbiñe Saez Molinuevo Trafikoko zuzendariak esan duenez, autoen joan-etorria arintzeko hartutako neurriek emaitza onak eman dituzte eta, orain arte, ez da aparteko gorabeherarik izan EAEko errepideetan. Besteak beste, Biriatuko ordainlekurako adostutako protokoloa azpimarratu du; ibilgailu kopuruak gora egiten duenean, kabina gehiago zabaltzen dituztela nabarmendu du.

Zirkulazio handieneko egunak eta orduak saihestea aholkatu du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak. Bidaia abiatu aurretik, errepideen egoerari buruzko informazioa begiratzeko gomendioa ere egin die herritarrei. 011 telefonoan, Trafikoko web orrian, Twitterren  edo mugikorretarako TrafikoaEJGV aplikazioan egongo da errepideei buruzko azken orduko informazioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoako albisteak Araba Gizartea albisteak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea