Gizartea -

Alacant

Haren etxean bahituta zuten gizon bat askatu dute Torreviejan

Gizonezkoak bi aste zeramatzan bahituta: desnutrizio-zantzu argiak ditu, eta zauri larriak. Bahitzaileak bost lagun dira, eta espetxean daude dagoeneko.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi astez haren etxean bertan bahituta egondako gizonezko bat askatu du Alacanteko Guardia Zibilak. Gizonak desnutrizio zantzu argiak eta zauri larriak ditu.

Horren ondorioz, bost lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak: 26 eta 35 urteko espainiar bi, 32 urteko marokoar bat, eta 26 eta 37 urteko emakumezko espainiar bi. Zauri larriak eragin izana, legez kanpoko atxiloketa eta mehatxua delituak leporatu dizkiete.

Biktima alemaniarra da. Bost pertsona horiek haren etxebizitzan giltzapetu zuten, Torreviejan (Alacant). Guardia Zibileko agenteak haren etxera heldu direnean, logela batean giltzapetuta aurkitu dute biktima. Zoruan botata zegoen, desnutrizio zantzuak zituen (ura eta ogia baino ez eman zioten jateko), eta hainbat erasoren zauriak zituen. Biktimarekin batera, atxilotuetako bat zegoen, hura zelatatzeko asmoz.

Dirudienez, gutxienez bi aste zeramatzan bahituta, eta haren arrebari esker aurkitu dute, biktima aske uzteko, bahitzaileek diru eskatu baitzuten.

Gizonezkoa ospitalera eraman dute, dituen zauriengatik artatu dezaten: bi saihets-hezur ditu apurtuta, pulmoietako bat zulatuta, eta kolpeak aurpegian eta gorputzean.

Zauri larriak eragin izana, legez kanpoko atxiloketa eta mehatxua delituak egotzi dizkiete bahitzaileei. Dena dela, litekeena da beste hainbat delitu leporatzea, ikerketa oraindik ez baitago itxita. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, baldintzarik gabeko espetxealdia ezarri diete atxilotuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Bahiketak albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Valentziako Erkidegoa gaur