Gizartea -

GERTAKARIA

Zazpi motor erre dira Donostian, nahita eragindako bi suteen ondorioz

Suteak Gros auzoan izan dira, goizaldeko 04:00ak aldera, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zazpi motor erre dira Donostian, Gros auzoan, nahita eragindako bi suteen ondorioz.

Goizadeko 04:00ak aldera izan da lehen sutea, Claudio Delgado kaleko 8. zenbakian, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.

Handik bost minutura piztu da bigarrena, Jose Maria Soria kalean, aurreko kaletik gertu. Sute horren eraginez motor bat kiskali da eta inguruan zeuden beste bostek kalteak izan dituze, suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Suteak nahita eragindakoak izan direla adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako azken albisteak Suteak albisteak Albisteak Gaur Albisteak Gros auzoa