Gizartea -

Ixaka auzoa

Adineko gizon bat hil da sute batean Donibane Lohizunen

Hildakoa su hartu duen etxebizitzan bizi zen, Iturrikoetxe kalean. Gainera, 30 bat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte.

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pertsona bat hil da goizaldean, etxebizitza batek su hartu ondoren Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Ixaka auzoan, Radio Euskadik jakitera eman duenez.

Suhiltzaileek 03:00ak aldera jaso dute suaren abisua. Heldu direnean gizon bat hilik topatu dute etxebizitzan.

30 suhiltzaile bertaratu dira eta sua berehala kontrolatzea lortu dute.

Hildakoa su hartu duen etxebizitzan, Iturrikoetxe kalean, bizi zen adineko gizon bat da.

30 bat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Suteak gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Adinekoak gaur