Gizartea -

Laugarren aldiz

Gorbeian dagoen Begoñako Andra Mariaren koroa desagertu egin da

Gertaera San Ignazio eguna baino egun batzuk lehenago izan da, eta litekeena da objektu astun batekin kolpatu egin izana.

Gorbeian dagoen Begoñako Andra Mariaren irudia (Artxiboko irudia). Argazkia: Julian Zaballa
Gorbeian dagoen Begoñako Andra Mariaren irudia (Artxiboko irudia). Argazkia: Julian Zaballa
Gorbeian dagoen Begoñako Andra Mariaren irudia (Artxiboko irudia). Argazkia: Julian Zaballa

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorbeiako gailurrean kokaturik dagoen Begoñako Andra Mariaren koroa desagertu egin da, Baskonia Mendi Taldeak jakitera eman duenez. Duela hilabete eta erdi inguru jarri zioten koro berria, 2013ko azarotik koroarik gabe egon baita irudia.

Ekainaren 10ean jarri zioten igande honetan desagertu egin den brontzezko koroa, baina horretarako baimena eskatu behar izan zieten Bizkaiko eta Arabako Foru Aldundiei.

Honakoa laugarren aldia da Gorbeian dagoen Begoñako Andra Mariaren koroa desagertzen dena, eta litekeena da objektu astun batekin kolpatu egin izana.

Gertaera San Ignazio eguna baino egun batzuk lehenago izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak