Gizartea -

Genero indarkeria

Getxok elkarretaratzea egingo du gaur sexu-erasoa salatzeko

Ertzaintzak Aixerrotako paella txapelketan izandako ustezko sexu-erasoa ikertzen ari da. Getxoko Udalak elkarretaratzea deitu du, 20:00etan.

Aixerrotako paella txapelketan parte hartu zuen koadrila bat. Argazkia: EiTB
Aixerrotako paella txapelketan parte hartu zuen koadrila bat. Argazkia: EiTB
Aixerrotako paella txapelketan parte hartu zuen koadrila bat. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan Aixerrotako paella txapelketan izandako sexu-erasoa gaitzetsi du Getxoko Udalak, ohar baten bidez jakitera eman duenez. Halaber, elkarretaratzea deitu du gaurko.

Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen bat onartu du talde politiko guztien aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioa izan ezik.

Testuan irakurri daitekeenez, Udalak “erabateko desadostasuna agertzen du eta genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexista guztiak gaitzesten ditu”. Gainera, “aipatutako salaketatik ondorioztatu daitezkeen erantzukizunak ahalik eta lasterren argitzeko” eskatzen du.

Bestalde, erasotako emakumeari elkartasuna adierazten dio eta babesa eskaintzen dio. Alde horretatik, “berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egitea” defendatzen du, “zeinean emakumeak jaiak gozatzeko eskubidea duten eta espazio publikoan askatasunez ibili daitezkeen”.

Horiek horrela, “getxotar guztiei dei egiten die emakumeen kontrako eraso guztien aurka egin dezaten eta emakumeak iraintzen dituzten eta eraso sexistak bultzatzen dituzten jarrerak onar ez ditzaten”.

Udalak elkarretaratzea deitu du gertatutakoa salatzeko. Hala, bihar, asteazkena, 12:00etan, udaletxearen aurrean elkarretaratzea egingo dute alderdi politikoetako kideek. Bestalde, 20:00etan beste elkarretaratze bat egingo dute, Telletxe kaleko puntu morean, eta herritarrei parte hartzeko dei egin diete.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Getxo albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa