Gizartea -

Bizkaia

Petronorreko ke zutabeengatik manifestatu dira Muskizeko auzokideak

Petronorreko lantegian atzo izandako matxura elektrikoa dela eta euren kezka adierazi nahi izan dute herritarrek.

Muskizen izandako manifestazioa. Iturria: Ahal Dugu Facebook
Muskizen izandako manifestazioa. Iturria: Ahal Dugu Facebook
Muskizen izandako manifestazioa. Iturria: Ahal Dugu Facebook

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Muskizeko eta inguruko udalerrietako herritarrak manifestatu dira larunbat honetan Petronor aurrealdean, hornidura elektrikoan izandako matxura batek eragindako ke-zutabeengatik euren kezka adierazteko asmoz.

12:30ak pasata, Petronorretik abiatu da martxa, hondartzaren bidegorriraino. Parte-hartzaileek pankartak eraman dituzte, eta horietan honako hau izan da irakurgai: 'Abanton eta Muskizen arnasa hartzeak hiltzen zaitu', edo 'Goi-tentsioa, koke, Petronor, zure osasuna defenda ezazu, aski da'.

Ostiral honetako 07:55 aldera findegi guztiak gelditu behar izan zituen Petronorrek argindar gabeziagatik, Iberdrolaren Ortuellako azpiestazioan matxura izan ostean. Segurtasun neurriak automatikoki martxan jarri ziren, eta horrek hiru tximinietatik ke beltza ateratzea eragin zuen.

Muskizeko EH Bilduk bere Facebook orriaren bidez azaldu duenez, "Petronorrek atzo egindako erasoa salatzeko kalera atera dira muskiztarrak, Abanto eta Meatzaldeko herritarrek babestuta". Bestalde, Muskizeko Ahal Dugu alderdiak bere kezka adierazi du Facebooken ere, eta "herritarrei helarazitako mezuetan gardentasuna gordetzeko" eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Petronor albisteak Muskiz