Gizartea -

Errenteria

Ercros enpresako langile ohi bat hil da amiantoagatik

Pleurako mesotelioma atzeman zioten joan den urteko abenduan,  amiantoak eragindako minbizia. 1961 eta 1963 urte artean Errenteriako enpresa horretan amiantoa arnastu zuen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenteriako Productos Aislantes (Ercros) enpresako langile ohi bat hil da amiantoak eragindako minbizi baten ondorioz. Pleurako mesotelioma atzeman zioten joan den urteko abenduan; 1961 eta 1963 urte artean Errenteriako enpresa horretan amiantoa arnastu zuen.

Asviamie amiantoaren biktimen elkarteak jakinarazi duenez, Luisa Lekuona Mitxelena oiartzuarra joan den igandean zendu zen, eta heriotza horrekin, dagoeneko, 17 dira amiantoagatik aurten hil direnak.

Elkarteak nabarmendu duenez, CCOO sindikatuak egindako gestioei esker, Gizarte Segurantzak lan gaixotasunagatik lanerako ezintasuna aitortu zion Lekuonari, eta horregatik zegokion pentsioa jaso zuen.

Amiantoak edota lan munduan erabiltzen diren beste hainbat substantziek eragindako gaitzen aurrean, Eusko Jaurlaritzako osasun arduradunen "isiltasuna" salatu du Aviasmiek. Jarrera horren ondorioz, elkartearen aburuz, enpresek ez dituzte beharrezko neurriak hartzen, produktu toxikoak erabiltzerakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Errenteria Oiartzun Albisteak