Gizartea -

20. urteurrena

Biescaseko ezbeharreko biktimak gogoan izan dituzte, 20 urteren ostean

Ekitaldian zehar biktima guztien izenak irakurri dituzte, eta amaieran 87 globo askatu dituzte, hildako bakoitzaren oroimenez.

Hiru piezadun eskultura batek gogoratzen ditu ezbeharrean hil ziren 87 pertsonak. Argazkia: EiTB
Hiru piezadun eskultura batek gogoratzen ditu ezbeharrean hil ziren 87 pertsonak. Argazkia: EiTB
Biescaseko kanpinean hil zirenen aldeko omenaldia

1:26

Agentziak Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biescaseko Las Nieves kanpineko ezbeharrean hildakoen senitartekoek lehendabiziko omenaldi ofiziala jaso dute gaur, ustekabeko uholde batek 87 lagunen heriotza eragin zituen gertaeratik 20 urte bete direnean.

Omenaldi horrekin bai biktimek, bai Biescaseko bizilagunek euren bizitzako kapitulu triste bat itxi nahi izan dute.

Ekitaldira bertaratu diren senideen (170 gutxi gorabehera),1996ko abuztuaren 7ko gauean euren etxeetan hartu zituzten bizilagunen eta biktimei laguntza eskaintzen egon ziren boluntarioen arteko topaketa herriko kiroldegian izan da.

Luis Estaun Biescaseko alkateak berak hartu du hitza (egun hartan alkatea zen eta gaur egun ere bada), eta onartu egin du omenaldia egitea erabaki zuten arte, bakoitzak bere bakardadean bizi izan behar izan duela drama.

Harreraren ostean, senideak, bizilagunak, laguntza eman zuten larrialdi-zerbitzuetako kideak eta erakundeetako hainbat arduradun (tartean Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburua eta Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko jarduneko presidentea), suntsituta geratu zen lekura joan dira Las Nieves Kanpineko memoriala inauguratzera. Memorial horren buru biktimak eta sortu zen elkartasun-olatua oroitzen dituen harriz egindako eskultura bat dago.

Eskulturaren aurrean harrizko hiru monolito daude, biktimak, Biescaseko herria eta elkartasun-mugimendua irudikatzen dituztenak. Leku horretan Oriol Espinosak hartu du hitza biktima guztien izenean (egun hartan bere ama hil zitzaion). Berak azaldu duenez, gaurko ekitaldiarekin "kitatu gabe zegoen kontu bat ordaindu da, nahiz eta luze itxaron behar izan den horretarako".

Ekitaldian zehar biktima guztien izenak irakurri dituzte, eta amaieran 87 globo askatu dituzte, hildako bakoitzaren oroimenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Gizartea Albisteak