Gizartea -

Guggenheim Museo berria

Sukarrietako udalekua babesteko eskaerak bideratu ditu Jaurlaritzak

Ricardo Bastidaren eraikuntza babestea eskatu zuen PPk abenduan. Gaiaren inguruan espedientea zabaldu duela jakinarazi du Gasteizko Exekutiboak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sukarrietako BBKren udalekua babestutako ondasuna izendatzeko eskaerak bideratu ditu Eusko Jaurlaritzak gaur. Udalekuko eraikuntza (Ricardo Bastidaren obra) babesteak zonan Guggenheim Museo berri bat egitea oztopa dezake.

Eraikuntza babestea eskatu zuen PPk abenduan. Gaiaren inguruan espedientea zabaldu duela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, Alderdi Popularreko iturriek azaldu dutenez.

Alderdi horren eskaeraz gain, Abiñako Auzokideen Elkartearen eta arkitekto baten eskakizunak jaso zituen Jaurlaritzako Ondare Kulturaleko Zuzendaritzak.

Elkarteko iturriek jakitera eman dutenez, Eusko Jaurlaritzak abian jarritako espedienteak eraikuntzaz gain, inguruko lorategiak babesteko eskaera barneratzen du, ondorioz, "Sukarrietako lursailean Guggenheim museo bat egitea ezinezkoa izango litzateke".

Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiarekin kontent agertu dira Abiñako Auzokideen Elkarteko kideak, eta prozedura kontrako ondorio batekin amaitzea nekez gerta daitekeela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea