Gizartea -

Hileta

Azken agur hunkigarria eman diote Miguel Asurmendiri Gasteizen

Besteak beste, Bilboko, Donostiako eta Iruñeko gotzainak izan dira hileta-elizkizunean.

Miguel Asurmendiren hileta, Gasteizen. EFE
Miguel Asurmendiren hileta, Gasteizen. EFE
Miguel Asurmendiren hileta, Gasteizen. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Elizako eta politikagintzako ordezkariek eta ehunka herritarrek azken agur hunkigarria eman diote Gasteizko Santa Maria katedralean Miguel Asurmendi gotzain emeritu zenari. Tenplua lepo egon da.

Hileta Juan Carlos Elizalde Gasteizko gotzainak zuzendu du. Duela bost hilabete eskas hartu zuen Asurmendiren lekukoa.

Besteak beste, Bilboko, Donostiako eta Iruñeko gotzainak ere izan dira elizkizunean.

Ordezkari politikoei dagokienez, Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, Pilar Garcia Salazar Arabako diputatuorde nagusia eta Peio Lopez de Munain eta Itziar Gonzalo Gasteizko alkateordeak.

Homilian, Elizalde gotzainak "maisu"tzat jo du Asurmendi zena: "onbera zen, arima handia zuen eta artzain bihotza zuen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gasteiz albisteak Eguneko albisteak