Gizartea -

Kostaldetik milia batera

Basurde bat erreskatatu dute itsasoan, Getaria eta Zarautz artean

Bi urpekarik atera dute animalia itsasotik, eta Orioko portura eraman. Albaitari batek artatu ostean, mendi-zonalde batean askatu egin dute basurdea.

Basurdea Ertzaintzaren ontzia. Argazkia: Ertzaintza
Basurdea Ertzaintzaren ontzia. Argazkia: Ertzaintza
Basurdea Ertzaintzaren ontzia. Argazkia: Ertzaintza

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako bi urpekarik basurde bat erreskatatu dute itsasoan, kostaldetik milia batera, Getaria eta Zarautz artean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 13:45ak aldera herritar baten ontziak animalia ikusi du uretan, eta Zarauzko Ikurrina arraun-txapelketa dela eta, gertu zegoen Ertzaintzaren ontzi bati eman dio abisua.

Orduan, Ertzaintzako bi urpekarik animalia erreskatatu dute, "zailtasun ugarirekin", eta Orioko portura eraman. Albaitari batek lasaigarria eman dio basurdeari, eta onik zegoela konprobatu ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat lagunek hurbileko mendi-zonalde batera eraman eta bertan askatu dute.

Oraindik ez dakite nola lortu zuen 70 kiloko basurde horrek itsasora iristea.

Basurdea jabalí Ertzaintza

Basurdea jabalí Ertzaintza

Basurdea Ertzaintzaren ontzi barruan. Argazkia: Ertzaintza

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zarautz albisteak Gizartea Orio argazkiak Getariako albisteak