Gizartea -

GERTAKARIA

Gizon baten gorpua aurkitu dute Ortuellan

Igandean Ortuellan desagertutako 82 urteko bizkaitarra izan daiteke, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

AGENTZIAK | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

82 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Ortuellako industrialde batean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Hilotza joan den igandean desagertutako bizilagunarena izan daitekeela uste dute. Hain justu, astebete aritu dira haren bila Ertzaintza, Gurutze Gorria eta DYA.

Joan den larunbatean, 11:30ean, aurkitu zuen bizilagun batek gizonezkoaren gorpua, Ortuellako Abra industrialdean.

Ertzaintzaren arabera, Bilboko Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egitera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak Ortuella Albisteak