Gizartea -
ZIRKULAZIOA
Etxe baten aurka talka egin du ibilgailu batek Zornotzan
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:45ean izan da ezbeharra, N-634 errepidean, Bilborako noranzkoan. Gidaria, 40 urtekoa, larri eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizonezko bat artatu behar izan dute gaur goizean suhiltzaileek Zornotzan, gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera eta etxe baten aurka jo ondoren. Gidaria, 40 urtekoa, zauri larriekin eraman dute Gurutzetako Ospitalera.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:45ean izan da ezbeharra, N-634 errepidean, Bilborako noranzkoan.
Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, Boroako auzotik gidatzen ari zen gizonezkoak autoaren kontrola galdu du eta errepidetik gertu dagoen etxe batekin egin du talka. Istripuaren ondorioz, errepidea erabat itxita izan da 10:00ak arte.