Gizartea -

#light4refugees

Hainbat eraikin argiztatuko dituzte ostiralean, errefuxiatuen alde

Hego Euskal Herriko hainbat eraikin publikok egin dute bat ekimenarekin.

Bilboko udaletxea argiztatuta, iazko Gau Zurian. Argazkia: L.S.
Bilboko udaletxea argiztatuta, iazko Gau Zurian. Argazkia: L.S.
Bilboko udaletxea argiztatuta, iazko Gau Zurian. Argazkia: L.S.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat eraikin publiko argiztatuko dituzte ostiral gauean Hego Euskal Herrian, errefuxiatuak oroitzeko. 21:45ean izango da.

Besteak beste, eraikin hauek argiztatuko dituzte: Ajuria Enea (Gasteiz), Santa Klara uhartea (Donostia), Nafarroako Parlamentua (Iruñea) eta EAEko hiriburuetako udaletxeak.

Ekimena Immigrazioaren eta Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiar Sareak sustatu du, Aylan Kurdi umearen heriotzaren urteurrenean. Hiru urteko haurra Turkiako hondartza batean ito zen, errefuxiatuen dramaren ikur bihurtuta.

Kanpaina Twitterren ere jarrai daiteke, #light4refugees etiketarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostiako azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak