Gizartea -

Sanfilippo gaixotasuna

Iker Blanco hil da, Sanfilippo gaixotasuna zuen haur bilbotarra

11 urte zituen eta duela sei urte antzeman zioten gaixotasuna. Haren aitak eman du heriotzaren albistea, Facebooken.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Blanco hil zen atzo, Euskal Autonomia Erkidegoan Sanfilippo sindromea duen haurretako bat, Mikel Blanco haren aitak Facebooken iragarri duenez. Iker Blancok 11 urte zituen eta Bilbon bizi zen.

11 urte zituen eta duela sei urte antzeman zioten gaixotasuna. Geroztik, Iker Blancoren gurasoek modu aktiboan lan egin dute "Stop Sanfilippo" elkartearen bitartez gaixotasuna ezagutzera emateko eta ikerketarako dirua biltzeko.

Gurutzetako ospitaleak entsegu kliniko bat egingo du uda ondoren Sanfilippo gaixotasuna duten haurrekin, hain zuzen ere, Gurutzetakoa da AEBko laborategiaren saiakuntza hori egiteko baimena jaso duen Europako osasun zentro bakarra.

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Albisteak