Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Estellerrian izandako sexu-erasoaren ustezko egilea atxilotu dute

Sexu-erasoa ustezko egilearen etxebizitzan gertatu zen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak 39 urteko gizonezko bat atxilotu du Estellerriko udalerri batean, emakume bati egindako sexu-erasoaren ustezko egilea delakoan. Sexu-eraso delituaz gain, larderiaz egindako lapurreta, lesio arinak eragitea eta droga-trafikoa leporatu dizkiote.

Sexu-erasoa ustezko egilearen etxebizitzan gertatu zen, eta emakumea immobilizatzen saiatzeko, erasotzaileak ukabilkada bat eman zion bekainean. Emakumeak belaunarekin kolpe bat eman zion pubis inguruan erasotzaileari, eta ihes egitea lortu zuen.

Erasotzailea aurkitzeko abiatutako operazioaren baitan, Guardia Zibilak marihuana-sail bat topatu zuen sexu-erasoa izandako etxebizitzaren atzealdeko lorategian.

Marihuana-plantazio horrekin lotuta, 41 urteko gizonezko bat atxilotu dute, droga-trafiko delitua egotzita.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Albisteak Nafarroa Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea