eguraldia -
Iragarpena
Larunbat eguzkitsua eta tenperaturak behera igandean, Euskadin
Gaur, ostirala, giro ederra nagusituko da, zerua erabat oskarbi egongo da eta maximoak 30 ºC-ra hurbilduko dira. Larunbat eguzkitsu baten ostean, igandea giro ezegonkorrarekin hasiko dugu.
Erredakzioa
&' || 'nbsp;Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, gaur giro ederra nagusituko da eta zerua erabat oskarbi egongo da. Dena den, arratsaldean Arabako hegoaldeko mendi inguruetan bero-hodei batzuk sor daitezke eta kostaldean behe-hodeien estratuak agertuko dira. Haizea goizaldean eta goizean goiz aldakor ibiliko da eta arratsaldean brisa ibiliko da. Tenperaturak gora egingo du, maximoak barnealdean 30 ºC-ra hurbilduko dira eta 23-25 ºC artean geldituko dira kostaldean.
Bihar, Euskalmeten arabera, hego ukituko haizearekin tenperaturak gora egingo du eta 30 ºC-ra hurbilduko da edo barnealdeko zenbait puntutan muga hau ere gainditu dezakete termometroek. Zeruan erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk agertu arren, eguzkia bistan izango dugu. Arratsaldean barnealdeko mendi inguruetan bero-hodeiak garatuko dira eta gauean ekaitzak joko du. Arratsaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da bolada gogor batzuekin kostaldean.
Igandea giro ezegonkorrarekin hasiko dugu, eta ekaitzetarako egongo da aroa. Egunaren lehenengo partean, zaparrada trumoitsuak botako ditu han-hemenka, batez ere goizaldean eta goizean goiz eta bereziki ekialdean; Pirinioetan trumoi-ekaitz gogorrak espero dira. Eguerditik aurrera, giroa lasaituz joango da eta arratsaldean urdingune zabalak irekiko dira, batez ere barnealdean. Tenperaturak nabarmen edo asko egingo du behera.