Gizartea -

Zezenketak

Bertan behera Karrantzan ume toreatzaile bat egitekoa zen zekorketa

Alberto Donaire 11 urteko mutikoak soka bati lotutako zekorra toreatu behar zuen larunbat honetan Karrantzako jaietan.

Alberto Donaire mutil toreatzailea. Argazkia: Facebook
Alberto Donaire mutil toreatzailea. Argazkia: Facebook
Alberto Donaire mutil toreatzailea. Argazkia: Facebook

Erredakzioa | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Karrantzako Udalak bertan behera utzi du 11 urteko ume toreatzaile bat egitekoa zen zekorketa. Alberto Donaire mutikoak soka bati lotutako zekorra toreatu behar zuen (ondoren animalia hil gabe) herriko Gertaera Oneko Andra Mariaren jaietan.

Zezenketen aurkako kolektiboak salaketa jarri zuen, legediaren arabera adin txikikoek bizirik dauden abelbururik ezin dutela toreatu argudiatuta. Raul Palacio Karrantzako alkateak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritzak debekua zehazten duen araudia bidali zien Udaleko arduradunei. Gainera, ekitaldi hori egiteko baimenik ez zuela emango ere jakinarazi zien.

Halaber, Udalak ez zuela muga hori ezagutzen esan du alkateak, eta, beraz, horren berri izan bezain pronto egitarautik kentzea erabaki zutela argitu du. Hori bai, gainerako zezen-ikuskizunak bere horretan mantenduko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Umeak albisteak gaur Animaliak Azken ordukoa Enkarterriri buruz