Gizartea -

Irailak 25

Basaurik astearte honetan zozkatuko ditu galdeketaren behatzaileak

San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe biziberritzeko proiektuaz egingo den herri-galdeketan, boluntarioek zainduko dituzte hautetsontziak. 75 euroko ordainsaria jasoko dute.

San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxeko berroneratzeko proiektua. Argazkia: www.basauri.net
San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxeko berroneratzeko proiektua. Argazkia: www.basauri.net
San Fausto-Bidebieta-Pozokoetxeko berroneratzeko proiektua. Argazkia: www.basauri.net

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko Udalak zozketa egingo du astearte honetan, San Fausto, Bidebieta eta Pozokoetxe biziberritzeko proiektuari buruz egingo den herri-galdeketan hautetsontziak zaintzen egongo diren pertsonak aukeratzeko. 300 boluntariok eman dute izena, eta 32 hautatuko dituzte. Hautatuek 75 euroko ordainsaria jasoko dute.

Hauteskunde-batzordearen irizpidearekin bat etorriz, kontsulta horretan parte hartzeko hautetsontziak euskal hauteskunde autonomikoetarako hautesleku berberetan egongo dira, baina toki ezberdinetan.

Zozketa 12:00etan egingo dute, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Baldintzei dagokienez, beharrezkoak izango dira Basaurin erroldatuta egotea, 18 urte baino gehiago izatea eta irakurtzen zein idazten jakitea (mahaiburuak izateko, Batxilergoko edo Lanbide Heziketako titulua dutenei emango zaie lehentasuna).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea