Gizartea -

Animaliekiko tratu duina

Peñako zezena gaur lehenengoz Tordesillasen, Vegako Zezenaren ordez

Hala, debekatutako ikuskizunean parte hartu ohi dutenek ezingo dute zezena lantzaz hil. Kolpeak eta irainak izan dira, ekitaldia hasi aurretik.

Vegako Zezenak liskar handiak eragin du aldekoen eta aurkakoen artean. Artxiboko argazkia: EFE
Vegako Zezenak liskar handiak eragin du aldekoen eta aurkakoen artean. Artxiboko argazkia: EFE
Vegako Zezenak liskar handiak eragin du aldekoen eta aurkakoen artean. Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tordesillas Valladolideko herriak Peñako Zezena ospatuko du gaur, asteartea, lehen aldiz, Vegako Zezena izenaz ezagutzen zen polemikoaren ordez. Hala, debekatutako ikuskizunean parte hartu ohi dutenek ezingo dute 'Pelado' zezena lantzaz hil.

Juntak egindako dekretu-legeak zezenak zezenketetan edo ikuskizunetan hiltzea debekatu du, eta, gainera, mugarria ezarri du Tordesillasen. Oraindik ere, zalantza handiak daude aurtengo ikuskizuna nola egingo duten, 'Pelado' (5 urteko eta 670 kiloko zezena) ezingo dutelako zauritu, eta, are gutxiago, hil.

Gainera, zezenari emango dioten tratua gertutik jarraituko dute animalien eskubideak defendatzen dituzten taldeek, legedi berria zorroztasunez bete dezaten.

Jose Antonio Gonzalez Poncela Tordesillasko alkateak (PSOE) gogorarazi du ez dutela iragarritako egitaraua aldatu eta baikor azaldu da. "Ziur nago dena ondo joango dela", azaldu du burumakur, Europa Press agentziaren arabera.

'Jaia' 11:00etan hasiko da, eta, aurreikuspenen arabera, ordu eta erdi geroago bukatuko da, idiek 'Pelado' kortara eramaten dutenean.

Kolpeak eta irainak ekitaldia hasi aurretik

Peñako Zezenaren defendatzaileek kolpeak eta irainak eman dizkiete Animalien defentsen aldeko kideei, ekitaldia hasi aurretik.

09:00ak pasatxo zirenean, zubiaren bazter batean zeuden zaleek eta zenbait bizilagunek kolpeak eman dizkiete animalien defentsen aldeko talde txiki bateko kideei.

Kolpatu eta iraindu ondoren, Juan Miguel Recio Valladolideko Guardia Zibileko koronelak eta Luis Antonio Gomez Espainiako Gobernuaren ordezkariak esku hartu behar izan dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa