Gizartea -

Indarkeria matxista

Urte eta erdiko kartzela-zigorra, sexu-abusuak egiteagatik Iruñean

Taberna batean zegoela, erasotzailea hurbildu zitzaion eta, ipurdia ukitzen zion bitartean, bere neska-laguna izan nahi zuen galdetu zion. Emakumeak aurre egin zion eta orduan gizonak gogor jo zuen.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Zigor-arloko Lehen Epaitegiak urtebete eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio 29 urteko mutil bati, sexu-erasoak eta lesioak egotzita.

Bi aldeek baieztatu dutenez, gertakariak 2016ko otsailaren 6an jazo ziren Iruñeko taberna batean.

Gizonezkoa ezagutzen ez zuen eta dantzan ari zen emakumearengana hurbildu zen eta bere neska-laguna izan nahi ote zuen galdetu zion, ipurdia ukitzen zion bitartean. Emakumeak jarrera hori aurpegiratu zion eta une horretan gizonezkoak belarrian jo zuen, lepotik heldu zion eta lurrera indarrez bota zuen.

Adiskide batzuek lagunduta, emakumea tabernatik atera zen, baina, kalean zeudela, erasotzailea berriro zuzendu zen berarengana, “jotzeko asmoarekin”, epaiak dioenez.

Emakume bat biktimaren eta erasotzailearen artean jarri zen, beste eraso bat saihesteko asmoz. Baina gizonezkoak ukabilkada bat eman zion aurpegian, lurrera bota zuen eta hainbat ostiko eta ukabilkada eman zizkion, lurrean zela.

Polizia iristear zela ohartu zenean, erasotzaileak ihesari eman zion.

Bi emakumeek zauriak eta lesioak izan zituzten aipatu bi erasoen ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Tratu txarrak gaur Nafarroako albisteak Gizartea albisteak Albisteak